Eguraldi txarra, jarduera onak.

Badirudi aurtengo neguak ez digula tregoarik emango. Pasatako astebukaeran eguraldi iragarpenak ez ziren batere onak eta eguraldi ona topatzeko Aragoiko pirinioetako ekialdera joatera  erabaki genuen, nahiz eta, hor ere eguraldi ona ez zegoen ziurtatua.  Beraz aukera gehiegirik ez eta Bielsarako bidea hartu genuen.

Bielsa ingurua izotza praktikatzeko estatuko toki onenetarikoa dugu, sektore eta izotz-jauzi askorekin. Hasi berrientzat, frantziara garamatzan tuneleko ipar zein hego isurian aurki ditzakegu izotz-jauziak. Hego aldean daudenak luzeera ezberdinetakoak dira baino hegoaldera begira daudenez egoera onak solik hotz haundia egiten duenean topatuko ditugu. Iparrekoak aldiz segituan izozten dira, aurtengo negua arraro dijonez ez ditugu oso egoera onean topatuko. Bi sektoreak kotxetik hurbil daude, hegoaldekoek elur luizien arrisku haundia dute, iparrekoak aldiz seguruagoak dira.

Hasiera batean tuneleko iparraldetik abiatzen den Pic de Bataillance eskiekin egiteko asmoa genuen, baino iparraldean eguraldiak kaskarragoa zirudienez  hegoalderuntz bueltatu ginen Barrosako aranan dauden izotz-jauziak bisitatzeko asmoarekin. Kasualitatez egoera onean topatuz gero, igandean bertan eskalatzera bueltatuko ginatekeelarik.

Barrosa

Barrosa Bielsako aranean dagoen bigarren mailako aran bat da, ikusgarria eta basatia. Mendebaldera La Muniako tontorrak ixten du eta eskia egiteko tontor erakargarriak ditu, izen bereko tontorra bezela, Barrosako Tontorra alegia. Eguraldi hobeagoarekin bisita bat egin beharko diogu…

Bakartasunean aurrera egiten dugu eta eguradia okertzen joaten da. Elurra mara-mara ari zuela bertako izotz-jauzietara ailegatu ginen. Egoera oso txarretan zeuden, eskalatzekotan Oceano Pacifico delakoa egitea zegoen baino bertan sartzea ez zen oso segurua. Beste izotz-jauziak izotzaren trazarik ez zuten, beraz, igandean Bielsako iparreko ur-jauzietara jungo ginen praktikatzera.

Hemen uzten dizuet egun hortako bideotxo bat:

Bielsan gaua igaro ondoren goiz jeiki ginen. Bielsako ur-jauziak kotxetik hain gertu egonda jende asko gerturatzen da eta honi eguraldi kaxkarra iragarrita zegoela jakinda,  bertan jende asko topatuko genuela suposatzekoa zen. Beraz, onena goiz jeikitzea zen. Bielsan ateri zegoen eta izarrak ikusteko aukera izan genuen, gogoz abiatu ginen tunelera baino behin iparrera gurutzatu ondoren elurrarekin topo egin genuen. Gustora botatzen ari zuen eta pixkat itxarotea pentsatu genuen. Dagoeneko zenbait furgoneta zueden parkinean, eta pixkana kotxe gehiago ailegatzen dira. Urduritasunaz izotz-jauzietara gerturatzea erabaki genuen nahiz eguraldiak hoberuntz ez egin.

Dagoeneko La Doradan zenbait lagun eskalatzen zebiltzan. Egoera onean ez zegoenez Atzekaldeko Irtenguneko izotz-jauzietara jun ginen, egoera hobeagotan aurkitu genituelarik. Nahiz luzera motzekoak izan ikasteko eta praktikatzeko ezin hobeak dira. Zenbait luzera eskalatu eta besoak ondo berotu ondoren M4+ zailtasuna duen misto batean sartu ginen, hori bai, soka gainetik genuelarik. Mistoa, izotza eta harkaitza tartekatzen duen eskalada da, piolo eta kranpoiekin egiten dena. Oskarrek lehenengoan egin zuen, ni ordea bigarrenean, baino sensazioak oso onak izan ziren, hemendik aurrera mistoei gehiago ematen hasi beharko gara. Ozta-ozta ez genituen besoak bertan utzi, dirudiena baino gorragoa da harkaitzean izotzetako tramankuluekin eskalatzea…

Deja un comentario