Txindoki, Muitzeko sakanatik.

Egun hauetan Madriletik Myriam bisitan etorri zaigu, erositako piolet berriak Piriniotan estreinatu asmoz eta larunbat goizerako eguraldi ona emanda zegonez Troumouseko izotz ur-jauzietara jotzea bururatu zitzaigun.

Toumousera dijoan errepidea nahiko beheran itxita zegoenez, goizeko 5etan jeiki ginen. Oheratzerakoan gaua izarrez beterik utzi genuen, goizean ordea dena lainoturik topatu genuen eta kotxea utzi behar genuen tokira iristerako elurra eta haize bortitza hasia zegoen. Ordubete itxaron genuen eguraldia hobetuko zuen esperantzarekin… bainan alperrik…

Traste guztiak jaso eta etxerako bidea hartu genuen, meteo-francek eguraldia okertzera zijoala emanda baizegoen eta horrela iraungo bait zuen astebukaera guztian.

_MG_1334.jpg
Myriam Madrildik hona etorri eta ezingo zen itzuli mendirik egin gabe eta igandean Txindokira igotzeko saiakera egin genuen, ozta-ozta bada ere tontorra egin genuelarik. Ozta-ozta diot zeren eta tontorrea ailegatu eta gutxira lainotu zitzaigun. Horrelakoetan ere mendiak ikuspegi zoragarria eskeintzen digu, agian deserosoa dena bainan Mikel Laboak kantatzen zuen moduan «maite ditut maite, gure bazterrak, lanbroak ikuztatzen dizkidanean».

Larraitz

Oraingoan ez ginen oso goiz jeiki, aurreko eguna luze joan bait zitzaigun. Ordizi behe laino trinko batean zegoela abiatu ginen Larraitz aldera eta pentsatzen nuen bezela Larraitzera iristerako  garbitzen hasia zegoen.

_MG_1330.jpg

Muitzeko sakanatik igotzea proposatu nion, benetan bide ederra bait da. Bidea, Larraitz gainean dagoen antenatik hasten da eta mendebalderuntz egiten du bidetxur batetik hurritz, pago eta agin artean. Udarako egun bero hoietan Txindokira igotzeko alternatiba ona da, tarte haundi batean itzalpean egiten bait da. Gainera, ohikoa den Egurraldeko bidetik igotzen den jendetzarra ekidingo dugu.

Muitze

Behin basoa igarota Muitzeko errekara ailatu ginen. Udaran siku etortzen da erreka, neguan aldiz, hotz haundia egiten duenean izoztu egiten da. Goraxeago Aralarko larreak ikusten dira elur lapatxaz estalita, inguruak zuri-beltzez tintaturiko argazki baten antza hartzen du. Bidetik aurrera egin genuen, langa pasatu eta errekaren bazterrean dagoen iturrian geldiune bat egin genuen trago bat hartzeko asmoarekin. Zuzen jarraitu ezkero Ganbora iritsi gaitezke baino gure asmoa Larrunarri zenez eskubitan zabaltzen den bailaratxoan barrena doan bidetxurra jarraitu genuen.  Hortik zuzen junda Egurraleko mendi-lepora ailatzen gera ohikoa den bidearekin bat eginez. Ondo gindozaenez eskubita zuzen egin genuen maldatzarrak igoaz eta azkeneko tartean soilik elkartu ginen ohiko bidearekin.

_MG_1343.jpg

Haizeak gogoz astintzen zuen, tontorrera lainoak ekarriaz. Durangaldean esaten da Anbotoko tontorrean lainoa dagoenean Mari bertan dagoen seinale dela, beraz Anbototik Txindokira etorriko zen, nunbaitten guri zelatan ibiliko zen. Hala ere, Mari gaiztoa ez denez, urdingune bat zabaldu eta tontorretik zabaltzen den ikusmira miresteko aukera izan genuen.

_MG_1354.jpg

Tontorrean, gutxitan ikusten den fenomeno meteorologiko bat ikusteko parada izan genuen. Ingurunea behe-lainoak estaltzen duenean baino gainetik urdingune txiki batetik eguzki izpiak pasa eta norberan itzala behe-lainoan proiektatzen denean Brockeneko Manua ematen da. Oso kuriosoa, soilik beste bi alditan ikusteko aukera izan dut. Gailurrean gozatzeko momentu zoragarria izan zen.

Haizeak gogoz jotzen zuen eta hotza nabaritzen hasiak ginen, baino tripen hutsunea betetzeko asmotan zeozer jateko tartea hartu genuen. Lainoek zerua estali zuten eta euriaren mehatxupean beheruntz abiatu ginen.

P1120901.jpg

Nahiz eguraldi iragarpena ona ez izan, igande goizaz gozatu ahal izan genuen…

P1120889.jpg

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s