Oraingo honetan posteatzen dudan bideo hau da 2013ko udaran India iparraldean dagoen Ladakh eskualdera Aloñak eta biok egin genuen bidaiaren kronika. Bideo hau Ordiziako Mendizaleek antolatzen duten mendi asterako egin genuen.
Inguru horretako jendeak, Indiako beste eskualdekin alderatuz kulturalki zerikusi haundiagoa du Tibetekin. Nahiz islamak indar haundia duen, erlijioz budistak dira eta itxuraz ere Tibetarrak dira.
Indiako eskualderik haundiena da baino populazio exkaxena duena. Himalayak zeharkatzen du eta honen ondorioz euriteek ez dira ailegatzen ingurune lehor batean bilakatuz.
Ez naiz gehiago luzatuko oberena dokumentala bera ikustea dezute. 30 minutuko iraupena du eta argazkiak zein bideo irudiak tartekatzen dira.