Noizbehinka bizitzak bide ezberdinetatik eramaten zaitu, batzuetan gustoko bideak izaten dira eta beste batzuetan ordea ez hain gustokoak. Lau bat urte izango dira nere erramintakin izotzik ukitu ez dudala. Azken urte hauetan, alpinismoaren beste alde batzuk perfekzionatzen ibili naiz, mendiko eskia adibidez (ez dakit lortu ote dudan jejeje). Mendiko eskia ere asko asetzen nauen disziplina da, baino horrenbeste denbora izotz eskalada egin gabe egon ondoren, nere barruak adrenalina pixkat eskatzen zidan.
Izotz eskaladarekin beti izan det harreman berezia. Eskalatzerakoan mundutik deskonektatzen dut, pertsonalki erabateko konzentrazioa eskatzen dit, eta beldur eta gozamen puntu hori asko maite dut.
Anderrek inoiz ez zuen izotzetan eskalatu eta aita izan behar dela ta aprobetxatuz astebukaerako hitzordua egin genuen. Canal Royara jutera erabaki genuen, hurbiltzeko bide erreza izateak erabaki hori hartzeak asko laguntzen du, gainera zailtasun ezberdinetako bideak daude eta bertako «reunioak» oso seguruak dira batzuk paraboltez lagunduta daudelarik.
Goizeko 7:30etan Formigaleko pistetatik abiatzen gera. Orain urte batzuk Espelunciechako bailara honetan ez zeuden eskiatzeko instalazio hauek, izotzetan eskalatzen hasi ginenean inguru hau garbia zegoen. Pena haundia ematen du horrelako txikizioa ikustea paraje natural batean…bat gahiago aurrerapenaren izenean!
Pistetatik barrena altura hartzen goazten heinean goizeko behelainoa atzean uzten dugu. Lehen izpiak ateratzen dira egun zoragarria geratuko denaren seinale. La meteo que viene-n irakurria genuen goizeko lehen orduetan eguraldi kaxkarra izango genuela, bainan goizak aurrera egin ahala eguna argitu eta dotore geratuko zela…ta beste behin, badirudi ez dela oso oker ibili!
Pixkana egiten dugu gorantz, ez dugu lehenengo aldapa hauetan nekatu nahi eta patxadaz hartzen dugu. Argazkiak ateratzeko aprobetxatzen dut, eta era berean, Laneko Goproa testeatzeko. Horrelako kamaratxo bat erosteko asmoa badabilkit…noizbait iritsiko da hori ere!
Espelucienchako mendi lepora ailegatu eta 30 minututan Canal Royako izoztutako ur-jauzitan aurkitzen gara. Beste bi lagun daude eskalatzen. Hoiek bere aukera egina dute, Banana Split eskalatzen dabiltza. Bide hau ez da zaila eta behin erreuniora ailegatuta, soka gainetik jarrita aldamenean duen Enajenacion Mental bidean sartzeko aukera ematen dizu. Hau inguruko biderik zailena izango da. Guk ordea ez dugu horrelako mailarik eta bide errezena aukeratzen dugu. Opera Prima 3 luzeratan egiten den 175 metroko izozturiko ur-jauzi bat dugu, II-3- zailtasuna du eta 21 urte nituela hau izan zen eskalatu nuen lehen izotz ur-jauzia.
Material guztia arnesean zintzilikatu, sokak lotu eta urduritasun puntu batekin abiatzen naiz. Bide hau ikasteko oso aproposa da, lehen luzeera hau resalteak dira eta behin zati bat eskalatu ondoren atsedena hartzeko tokiak daude. Toki hauetaz baliatuko gara izotzetan torniloak sartzeko eta horrela hankak ez zaizkigu horrenbeste nekatuko. «Bileran» (erderaz reunion) parabolt pare bat daude eta hor itxarongo diot Anderri. Hasiera batean beste luzeerak eskalatzeko asmoarekin aseguratzen diot Anderri hemen, baino jendea pilatzen ari denez erabakitzen dugu luzeera honetan geratzea eta soka goitik botata eguna bertan igaroko dugu jolasten eta izotzarekin konfiantza hartzen.
Sentsazioak onak dira, urteak pasa diren arren segituan hartzen diot konfidantza eta Ander ere lehen eguna izateko fin ibili da. Izotz eskaladak segituan mendean hartzen zaitu. Gauzak horrela, hurrengo egunean berriro bertaratzea erabakitzen dugu, bainan bide zailago bat egiteko asmoarekin. Hurrengo egunean Os diaples de Panti eskalatuko dugu. Ander emozioaren emozioz bere Añorgako Xanga lagunari deitzen dio, hau ere emozionatu eta iluntzerako Sallenten dugu.
Hurrengo goiza aurrekoa baino politagoa esnatu zaigu. Gaurkoa ere egun zoragarria izango dugu nahiz eta hotz haundiaren iruipenik ez izan. Izotzetan sartzeko tenperatura bajuak behar ditugu bainan Canal Royako zokoa ospela da oso eta aurrera egiten dugu.
Ur-jauzietara iristeako dagoeneko bi kordada daude eskalatzen horietako bat Os diaplesen. Zalantza batzuen ondoren bertan sartzen gera, gaurkoan gopro kamara kaskoan dudalarik. Asmoa bide osoa grabatzea da bainan bide erdian txartela bete eta ezingo dut gehiago grabatu.
Os diaplesek ere hiru luzeera ditu, nahi eta azkenekoak bere erreztasuna dela eta interesik ez izan. Soka luze batekin bi luzeerak takada batean eskalatu daitezke… beno soka luzeekin eta formaz ondo egonda. II-4ko zailtasuna du eta 90ºko zenbait pausu ditu, beaz erdimailako zailtasuna duen bidea dugu. Anderrek ez eskalatzea erabakitzen du, gustoa dagoela eta argazkilari lanetan arituko dela dio. Xangak aseguratuko nau.
Beste kordada bat dut aurrean eta kontuz eta arin hasten naiz, ez dut goitik erortzen diren izotz zatiak sahiesten ibili nahi. Lehen zati honetan izotza ez da hona eta lehen torniloak alperrik sartzen ditut, ez dakit erorketa bat eusteko gai ote diren. Hale ere progresioa xamurra da, aurretik pasatako jendetzak hankantzako koskak egin dituzte eta konfiantza apur bat ematen du.
Aurrera egin ahala, pareta tenteago jartzen da, 90ºko inklinazioa hartu arte. Urduritzen hasia naiz.. aspaldian ez nuen horrelako sentsazio bat izaten. Konzentrazioa eskatzen dit, bihotza mila pultsazioetara dut bainan pixkana bada ere goruntz noa. 35 metro eskalatu ondoren bilera bistan dut arbola batean eta zatirik zailena pasa det, azkeneko 5 metroak oinez egiten dira.
Bilera muntatu eta atzetik Xanga dator. Nahiz eta harkaitzean eskarmentua izan Xangarentzat bere lehen izotz eskalada da honakoa. Bejondeiola lehena izateko edonolako bidea ez baida honakoa! Arin egin du eta eskalatzaile profesionalek bezela, pioloekin gantxeatzen igo du, horrela energia gutxiago gastatuz.
Biok elkarturik komentatzen diot ea bigarren luzeera egingo dugun, nere esku uzten du. Ni pozik eta konfiantzaz sentitzen naiz, beraz bigarren luzeera honetan sartzen naiz. Luzeera honek 25 bat metro ditu 90ºko pasarte batzurekin. Erdialdean izotza gutxitu egiten da kristalezko edalontzi batean eskalatzen arituko bagina bezela gaude. Izotz gutxi, erabat gardena, atzetik ura entzun eta ikusi egiten delarik. Pioloekin ez diot oso gogor emango… bazpada ere. Konturatzerako bigarren bilerara iritxi naiz. A prueba de bombas esaten den horietakoa, bi paraboltekin.
Xangaren txanda da eta tarte hau azkar egiten du ere. Rapela montatu eta behera. Anderrekin elkartzen gera.
Beheran jende multzo polita dago. Batzu guk egindako bidean sartzen dira, beste batzuk Enajenacion Mentalean jolasten dabiltza eta beste batzuk Opera Priman azken luzeeretan dabiltza. Xangak Operan lehen bileran soka prestatzen du Ander igotzeko. Behin hona etorrita zehozer eskalatu nahi duela, berak hori eskalatuta gustora sentituko da. Ander ere gozatzen dabil. Egun borobila izan dugu gaurkoa. Beno asteburu osoa.
Zaragozako gazte batzu Canal Roya Walletik jeisten den txupetoi batetik sartzen dira, nahiz motza izan 5eko zailtasuna izango du gutxienez. Egie esan, ikusgarria da erabat, argazki kamara hartu eta argazki sorta bat ateratzen diet.
Bidea ireki duena Juan Corcuera da, Korkuerika, makina bat tipoa, bere bloga ikustea besterik ez dezute.
Ander bere eskalada bukatuta, rapelatu eta hirurok elkartzen gera. Kotxerako bidea hartzen dugu pozaren pozez… beno, oraindik gauza bat geratuko zaigu. Kotxera iritsi bezain pronto jana atera eta ogitarteko batzuk pestatzen ditu Anderrek. Astebukaera paregabe bat bukatzeko erarik onena.