Lehenik eta behin nere gurasoak zoriondu nahi ditut eta bereziki nere ama gaurko egun batez orain 35 urte eman nion lanagatik.
Urtebetetze egunak egun seinalatuak izaten dira, Iñaki Peña bere Aulki Hutsak dokumentalean esaten duen bezela egun «perfektu» horietako bat izaten da. Perfektua falta zaizkigun senitarteko eta lagunetaz gogoratzeko. Batzuk indarrez falta zaizkigu espainiako edo frantziako ziega ilunetan giltzapeturik, beste batzuk herritik urrun ihesean , beste batzuk ordea betirako joanak dira.
Egun seinalatu hauetan nere aiton-amonekin pasatako garaiak etortzen zaizkit gogora. Zorionez, urtarrilean 95 urte beteko dituen amona bat bizirik dut. Nahiz batzuetan hankak kale egiten dioten burua ondo baino hobetu du, eta egungo hainbat gaztek baino pentsamolde zabalagoa, zalantzarik gabe.
Burura etortzen zaizkik baita ere falta zaizkidan bi lagun; Xabi eta Miren. Pasa den Irailean 10 urte bete ziren kotxe istripu baten ondorioz euren bizitza galdu zutela. Bideo zaharrak ikusten nebilela Xabi, Ektor eta Kokorekin eginiko eskalada bat topatu dut. Néouviellera (3.091m) Hiru Kontseilarien bidetik (D, IV) eskalatu genuen eta hau ere bere garaian Goiena Telebistarako editatu genuen.
Bideo hau da, dudan altxorrenetariko bat, oroitzapen asko ekartzen baidizkit.